Zeintzuk izan dira Hezkuntzaren Psikologiaren ikuspegi garrantzitsuenak historian zehar?
1. Ikuspegi Konduktistak
Tradizionalki behaviorismok edo konduktismoak ikusten den jokaera eta zuzenean behagarriak diren jokabideak aztertu ditu (50., 60. eta 70. hamarkadetan bereziki) eta barneko edo kogniboak diren aspektuak (sentimenduak, pentsamenduak, besteak beste) baztertu ditu. Konduktismo tradizionalen helburua organismo bizidun guztien (animalien baita gizabanakoen ere) portaeren lege orokor batzuk identifikatzea izan da. Lege horiek portaeraren ikaskuntzan aplikatu izan dira. J.B. Watson, E.L. Thorndike eta B.F. Skinner dira konduktismo tradizionalaren ordezkariak. Beren metodoa jokabidearen azterketa, laborategian eta animaliekin gehienetan, izan da. Psikologo konduktista hauek ikaskuntzak jokaeraren aldaketa suposatzen duela uste izan dute.
No hay ninguna razón por la que no se pueda enseñar a un hombre a pensar (Skinner)
2. Ikuspegi Kognitiboak
Kognitibistak diren ikuspegiak pertsonaren adimenean edo kognizioan gauzatzen diren barneko prozesuetan oinarritu dira. Hau da, ikusten ez diren aldagaiak (asmoak, sentimenduak, emozioak, pentsamenduak, igurikapenak, sormena, eta abarrak) aztertzen dituzte. Kognitiboek ez dituzte lege orokorrak bilatzen, baizik eta ezbendintasun indibidualaren arrazoiak eta zergatiak. J. Piaget, L. Vygosky, J. Bruner, D. Ausubelentzat ikaskuntza zuzenean behatu ezin den barne prozesua da. Beren metodoek, ezberdinak izanda, pertsonak eta behagarriak ez diren hainbat aldagai kontuan hartzen dituzte. Ikastea, beraien aburuz, gizabanakoaren barnean ematen den aldaketa da.
El objetivo principal de la educación es crear personas capaces de hacer cosas nuevas, y no simplemente repetir lo que otras generaciones hicieron (Piaget)
3. Ikuspegi Neokonduktistak
Hain ideia, helburu, metodo… ezberdinetan oinarritu ondoren ez da harritzekoa ondorio ezberdinak ateratzea eta ikas-irakaskuntza prozesua era desberdinean ulertzea. Nola nahi ere aurreko bi ikuspegi hauen planteamenduak erabilgarriak dira, osagarriak izan daitezkeelako, ikaslearen bi aldeko ezagutza (kanpokoa bai barnekoa) ezinbestekoa baita. Beraien hurbilketatik ikuspegi neokonduktista sortu da. Psikologo neokonduktistek kanpoko eta behagarriak diren faktoreekin batera, barruko eta ikustezinak diren aspektuak (adibidez: asmoak, sinismenak, pentsamenduak, itxarobideak,…) beraien planteamenduetan murgildu dituzte.
A. Banduraren “Ikaskuntza sozialaren teoria”, ikuspegi hauen artean kokatzen da. Egile honen aburuz, ikaskuntza ikusten den jokaera baino gehiago da. Pertsonek besteak behatuz ikasten dute: imitazioaren papera azpimarratzen da.Imitazioa testuinguru sozialean ematen da. Adibidez, haurrek gurasoen portaerak imitatzen dituzte. Gurasoek, errefortzu batzuen bidez, imitazioak saritzen eta mantentzen dituzte. Jokamolde osoa kopia dezakete, beranduago erakutsi arren, baina imitatzeaz gain, jokaera berriak ikasten dituzte, sortutako jokaerak saria lortzen badu. Ikuspegi honek kognizioaren eragina onartzen du: usteek, pertzepzioek, asmoek, itxarobideek,… testuinguruaren eraginak jasotzen dituzte eta giza-portaerari eragiten diote
Las probabilidades de supervivencia serían francamente pequeñas si sólo pudiéramos aprender de las consecuencias del ensayo y error. No se enseña a los niños a nadar, a los jóvenes a conducir y a los estudiantes de medicina a operar haciéndoles descubrir la conducta necesaria en cada caso a partir de las consecuencias de sus éxitos y fracaso (A. Bandura)
GIL, P. (2007): Hezkuntzaren Psikologiari buruzko hainbat galdera
No hay comentarios:
Publicar un comentario