2013-03-21

BALDINTZAPEN OPERANTEA (konduktismoa)



 Zer da Baldintzapen Operantea edo Instrumentala?

Baldintzapenaren Klasikoen bidez, ikusi dugun bezala, erantzun automatikoak ikasten  ditugu. Baino gizakiok ikasten ditugun erantzun guztiak ez dira automatikoak. Pertsonek  ekintza eta jokaera asko nahita egiten ditugu eta askotan pertsona bakoitzak erabakitzen du  nola jokatu. E.L.Thorndike eta B.F.Skinner dira baldintzapen operantearen ordezkariak. 

Thorndike-k (1874-1949) katuekin egin zituen bere esperimentuak eta esperimentu hauetan  oinarrituz baldintzapen operantearen lege garrantzitsu bat ondorioztatu zuen: efektuaren  legea. Honek dio jokaeraren ondorioa atsegina bada jokaera errepikatuko dela. Alderantziz  jokaeraren ondorioa desatsegina edo txarra bada ez da errepikatuko. 





B. F. Skinner (1904-1990) psikologo estatubatuarrak ikasketari buruzko ikerlanak egin  zituen eta behavioristen artean toki nabarmena izan zuen. Berak bere esperimentuak egiteko  kaxa berezi bat sortu zuen. Skinner-en kaxa kaiola bezala zen eta bertan usoak eta arratoiak  sartzen zituen. Bazituen depositu edo erretilu bat janariarentzako eta palanka edo botoia  janariaren deposituari lotuta. Animalia gosez zegoen eta janaria lortzeko palanka edo botoia  ukitu behar zuen. Saiakera batzuen ondoren ezer lortu gabe, ustekabean animaliak jotzen  zuenean janaria erortzen zen depositura eta horrela, behin eta berriz eginda, usoak ikasiko 
du zer egon behar duen janaria lortzeko eta kaxan sartu bezain pronto palanka joko zuen. 

Ikasitako erantzun baldintzatua ez da soilik mekanikoki sortzen. Animaliak errepikatzen du  ekintza ondorio positiboa duelako, eragingarri edo errefortzua izan delako. Esperimentu  hauetatik abiatuz, Skinner-ek ondorioek jokabidean duten eragina aztertu zuen eta  baldintzapenaren operantearen legeak formulatu zituen: 

1. Jokabidearen ondorioa errefortzu bada, jokabidea errepikatuko da. 
2. Jokabidearen ondorioa zigorra bada, ez da errepikatuko







GIL, P. (2007): Hezkuntzaren Psikologiari buruzko hainbat galdera

BALDINTZAPEN KLASIKOA (konduktismoa)


Zer da Baldintzapen Klasikoa? 

Baldintzapen Klasikoaren teoriaren arabera gizakiok eta animaliek gertakari (estimulu)  baten aurrean erantzuten ikasten dute. Erantzuna (portaera, jokabidea…) baldintzatzen da era automatikoan. 

Baldintzapen Klasikoaren ordezkaria I. P. Paulov (1849-1936) da. Fisiologo errusiar honek  Sekrezio psikiko eta liseriketari buruzko lanak egin zituen eta Fisiologia eta Medikuntzako  Nobel Saria lortu zuen (1904. urtean). Paulov-ek bere laborategian txakurraren liseriketari  buruz esperimentuak eginez erreflexu baldintzatuak aurkitu zituen. Esperimentu hau  aipatzen da adibide gisa: Txakurrek janari ikusi eta usaindu bezain pronto listua (erantzun  automatikoa) jariatzen zuten. Txakurrei janaria ematen zitzaien bitartean, txirrin bat  (estimulu neutroa) joarazten zuen. Txirrinaren ondoren janaria emateko prozesua  errepikatzen zen behin eta berriz. Errepikapenaren ondorioz, txakurrek txirrina (estimulu  baldintzatua) entzun bezain pronto listua (erantzun baldintzatua) jariatzen zuten, nahiz eta  janaria ez eman. 



Beste adibide bat, jarraian duguna: 





GIL, P. (2007): Hezkuntzaren Psikologiari buruzko hainbat galdera




IKUSPEGI KONDUKTISTAK


Zer da konduktismoa? 

Konduktismoa edo behaviorismoa delakoa enpirismoaren tradizioan kokatzen da.  Garapenaren Psikologian aztertu genuenez, enpirismoaren aintzindari nagusia J. Locke  izan zen. Bere “arbela hutsa” (tabula rasa) ideiaren arabera garapenerako garrantzitsuena  ez da organismoaren barruan dagoena, baizik eta organismo horri kanpotik iristen zaiona.  Ikuspegi honetatik esperientziak aldarazten gaitu eta pertsona baten historia ez da beren  esperientzien historia baino. Hau dela eta neurtu, behatu, zenbatu daitekeenak eta ez  barneko prozesu ikustezinak ikaskuntza bermatuko du.

Psikologia konduktualari buruzko aldizkari interesgarria

 Zeintzuk dira teoriak konduktista garrantzitsuenak? 

Ikaskuntzaren ikuspegi konduktistan hiru teoria izango dira garrantzitsuenak:

-  I. Paulov-en Baldintzapen Klasikoa
-  B. F. Skinner-en Baldintzapen Operantea edo Instrumentala
-  A. Bandura-ren Ikaskuntza Sozialaren Teoria


         
            PAVLOV                          SKINNER                          


BANDURA


GIL, P. (2007): Hezkuntzaren Psikologiari buruzko hainbat galdera

IKUSPEGI GARRANTZITSUENAK


Zeintzuk izan dira Hezkuntzaren Psikologiaren ikuspegi garrantzitsuenak historian zehar?  


Hezkuntzaren Psikologian inportanteenak izan dira ikuspegiak bi multzo orokorretan  antolatuko ditugu: ikuspegi konduktistak eta ikuspegi kognitibistak. Hirugarrena bi  ekarpen hauen artean kokatzen da eta ikuspegi neokonduktista izango litzateke.


1. Ikuspegi Konduktistak 


Tradizionalki behaviorismok edo konduktismoak ikusten den jokaera eta zuzenean  behagarriak diren jokabideak aztertu ditu (50., 60. eta 70. hamarkadetan bereziki) eta  barneko edo kogniboak diren aspektuak (sentimenduak, pentsamenduak, besteak beste)  baztertu ditu. Konduktismo tradizionalen helburua organismo bizidun guztien  (animalien baita gizabanakoen ere) portaeren lege orokor batzuk identifikatzea izan da.  Lege horiek portaeraren ikaskuntzan aplikatu izan dira. J.B. Watson, E.L. Thorndike eta  B.F. Skinner dira konduktismo tradizionalaren ordezkariak. Beren metodoa  jokabidearen azterketa, laborategian eta animaliekin gehienetan, izan da. Psikologo  konduktista hauek ikaskuntzak jokaeraren aldaketa suposatzen duela uste izan dute.


No hay ninguna razón por la que no se pueda enseñar a un hombre a pensar (Skinner)

2. Ikuspegi Kognitiboak 


Kognitibistak diren ikuspegiak pertsonaren adimenean edo kognizioan gauzatzen diren barneko prozesuetan oinarritu dira. Hau da, ikusten ez diren aldagaiak (asmoak,  sentimenduak, emozioak, pentsamenduak, igurikapenak, sormena, eta abarrak) aztertzen  dituzte. Kognitiboek ez dituzte lege orokorrak bilatzen, baizik eta ezbendintasun  indibidualaren arrazoiak eta zergatiak. J. Piaget, L. Vygosky, J. Bruner, D. Ausubelentzat ikaskuntza zuzenean behatu ezin den barne prozesua da. Beren metodoek,  ezberdinak izanda, pertsonak eta behagarriak ez diren hainbat aldagai kontuan hartzen  dituzte. Ikastea, beraien aburuz, gizabanakoaren barnean ematen den aldaketa da. 


El objetivo principal de la educación es crear personas capaces de hacer cosas nuevas, y no simplemente repetir lo que otras generaciones hicieron (Piaget)


3. Ikuspegi Neokonduktistak 


Hain ideia, helburu, metodo… ezberdinetan oinarritu ondoren ez da harritzekoa ondorio  ezberdinak ateratzea eta ikas-irakaskuntza prozesua era desberdinean ulertzea. Nola  nahi ere aurreko bi ikuspegi hauen planteamenduak erabilgarriak dira, osagarriak izan  daitezkeelako, ikaslearen bi aldeko ezagutza (kanpokoa bai barnekoa) ezinbestekoa  baita. Beraien hurbilketatik ikuspegi neokonduktista sortu da.  Psikologo neokonduktistek kanpoko eta behagarriak diren faktoreekin batera, barruko  eta ikustezinak diren aspektuak (adibidez: asmoak, sinismenak, pentsamenduak,  itxarobideak,…) beraien planteamenduetan murgildu dituzte. 

A. Banduraren “Ikaskuntza sozialaren teoria”, ikuspegi hauen artean kokatzen da. Egile  honen aburuz, ikaskuntza ikusten den jokaera baino gehiago da. Pertsonek besteak  behatuz ikasten dute: imitazioaren papera azpimarratzen da.Imitazioa testuinguru  sozialean ematen da. Adibidez, haurrek gurasoen portaerak imitatzen dituzte. Gurasoek,  errefortzu batzuen bidez, imitazioak saritzen eta mantentzen dituzte. Jokamolde osoa  kopia dezakete, beranduago erakutsi arren, baina imitatzeaz gain, jokaera berriak  ikasten dituzte, sortutako jokaerak saria lortzen badu. Ikuspegi honek kognizioaren  eragina onartzen du: usteek, pertzepzioek, asmoek, itxarobideek,… testuinguruaren  eraginak jasotzen dituzte eta giza-portaerari eragiten diote

Las probabilidades de supervivencia serían francamente pequeñas si sólo pudiéramos aprender de las consecuencias del ensayo y error. No se enseña a los niños a nadar, a los jóvenes a conducir y a los estudiantes de medicina a operar haciéndoles des­cubrir la conducta necesaria en cada caso a partir de las consecuencias de sus éxitos y fracaso (A. Bandura)

GIL, P. (2007): Hezkuntzaren Psikologiari buruzko hainbat galdera